Zer Ikusi

Ignaziotar bidea

1522 urte hartan Loiolako Ignaziok, artean zalduna, bere Loiolako etxetik Manresa hirira egin zuen erromesaldia berregitera dator.

Zer Ikusi

Izki Parke Naturala

Izki 1.998an izendatu zuten Parke Natural. Bere 9.143 hektareetan paisaia desberdin ugari biltzen ditu eta Euskal Autonomia Erkidegoko parkeetan hirugarrena da, handitasunean.

Zer Ikusi

Antoñana

Historiaurretik, Antoñana hiribilduan abereak hezten zituzten zenbait nomada bizi ziren.

Erdi Aroan, Nafarroako eta Gaztelako erresumak askotan lehian izan ziren hiribildu hau dela-eta, kokapen estrategikoa baitzuen eta bertatik igarotzen baitziren barnealde eta itsasertzean ibiltzen zirenak.

Zer Ikusi

Bujanda

Antzin-antzinako herria dugu. 1071. urtean, zenbait agiritan agertzen zen Buszanda izenarekin, eta Buxanda 1742. urteko “Cuaderno de Ordenanzas de Alava”-n.

Zer Ikusi

Orbiso

Herriaren kokalekua zein den kontuan izanda Nafarroa eta Arabaren arteko pasabidea izan da betidanik, bereziki erabiltzen zuten Nafarroatik Lautadara eta itsasoaldera joaten ziren bidaiariek. Horrela izan zen Erromatar garaian, eta baita Erdi Aroan ere, XVI. eta XIX. mende bitartean izan zuen oparotasun handiagoko goreneko unea.

Zer Ikusi

Oteo

Oteo hiribildua igarotzeko leku moduan sortu zuten, Harana eta Kanpezu artean mugitzen ziren pertsonak eta merkantziak kontrolatzeko, nahiz eta Historiaurreko aztarnak diren: Arratiandi haitzuloan, Atauri eta Oteo artean, Eneolitiko aztarnak eta gizaki hezurren sedimentuak aurkitu dira.

Zer Ikusi

Izki Golf

zki Golfeko klub-etxea toki pribilegiatuan dago, eta ikuspegi zoragarriak ditu praktiketarako zelaira eta 9. zuloaren green-era begira. Eremu sozialean, zuzenean zelaira irteteko aldagela-zonalde zabala dago. Eser zaitez gure jatetxe-kafetegiko terrazan, eta goza ezazu edertasun handiko ikuspegi panoramiko batez: Izkiko natura-parkeaz, hain zuzen ere, Arabako Mendialde betean.

Izki Golf Klubeko instalazioetan, makilen gela zabal eta erosoa dago; ezin hobea eskuz eramateko orgak zein orga elektrikoak gordetzeko. Gainera, gure dendatxoan, askotariko golf-material praktikoa aurkituko duzu, merkatuko prezio onenetan.

Zer Ikusi

Zaldiharana

ZALDIHARANAk gure ingurunean desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du helburu zaldi-terapien aplikazioaren bidez, non zaldia erabiltzen den profesional terapeutikoen eta ezintasunen bat duten pertsonen arteko komunikazio-elementu nagusi gisa.