Izki Parke Naturala

Izki Parke Naturala

Izki 1.998an izendatu zuten Parke Natural. Bere 9.143 hektareetan paisaia desberdin ugari biltzen ditu eta Euskal Autonomia Erkidegoko parkeetan hirugarrena da, handitasunean.

Funtsean, Izki basoa eta harkaitza da. Nagusiki ameztia dago, baina pagadiak, artadiak, haltzadiak, erkameztiak, baso mistoak, urkidiak, lertxundiak, hariztiak… ere badira gune natural honetan.

Ibai txikiek -Izki, Molino, Berrón-, zeharkatzen dute bailara. Zenbait puntutan ura azaleratu eta putzuak, tranpalak eta zohikaztegi-gaiak eratzen dituzte. Hezegune hauetan, anfibio eta hegaztien fauna interesgarriaz gain -txilinporta txiki, murgil handi…-, flora baliotsua ere garatzen da, hala nola, nenufar zuria, eta landare haragijale sorta aberatsa.

Zeruan, basoaren gainean planeatuz, arrano beltzaren, zapelatzaren, sai zuriaren eta sai arrearen figura lirainak nabarmentzen dira, Izkiko gailurretako kareharrizko harkaitz ebaki dotoreetan atseden hartu eta kumeak egiten dituztenak.

Goiko aldeetako larredi zabalek non behi, behor eta ardiak bazkatzen diren, pertsonak bizi direla adierazten dute. Kultur ondare oparoak bailara eta mendi hauen historiaren berri ematen du: leize-zulo artifizialak, baselizak, herri gotortuak, tumuluak, karobiak, gazteluak, hondakin arkeologikoak… eta azkenik; Korres, Erdi Aroko herria, parke barruan biztanlerik duen herri gune bakarra.

Gastronomia, eskulangintza, tradiziozko jaiak, erromeriak, eta Izkitik gertu dauden herrietan han-hemenka dauden landetxe abegitsu eta erosoek Parke Naturala are interesgarriago bihurtzen dute.

Credit by Ayuntamiento de Campezo

Beste gune interesgarri batzuk

Ignaziotar bidea
1522 urte hartan Loiolako Ignaziok, artean zalduna, bere Loiolako etxetik Manresa hirira egin zuen erromesaldia berregitera dator.
Antoñana
Historiaurretik, Antoñana hiribilduan abereak hezten zituzten zenbait nomada bizi ziren.
Orbiso
Herriaren kokalekua zein den kontuan izanda Nafarroa eta Arabaren arteko pasabidea izan da betidanik, bereziki erabiltzen zuten Nafarroatik Lautadara eta itsasoaldera joaten ziren bidaiariek. Horrela izan zen Erromatar garaian, eta baita Erdi Aroan ere, XVI. eta XIX. mende bitartean izan zuen oparotasun handiagoko goreneko unea.
Izki Parke Naturala
Izki 1.998an izendatu zuten Parke Natural. Bere 9.143 hektareetan paisaia desberdin ugari biltzen ditu eta Euskal Autonomia Erkidegoko parkeetan hirugarrena da, handitasunean.
Bujanda
Antzin-antzinako herria dugu. 1071. urtean, zenbait agiritan agertzen zen Buszanda izenarekin, eta Buxanda 1742. urteko “Cuaderno de Ordenanzas de Alava”-n.
Oteo
Oteo hiribildua igarotzeko leku moduan sortu zuten, Harana eta Kanpezu artean mugitzen ziren pertsonak eta merkantziak kontrolatzeko, nahiz eta Historiaurreko aztarnak diren: Arratiandi haitzuloan, Atauri eta Oteo artean, Eneolitiko aztarnak eta gizaki hezurren sedimentuak aurkitu dira.