Bujanda
Historia
Antzin-antzinako herria dugu. 1071. urtean, zenbait agiritan agertzen zen Buszanda izenarekin, eta Buxanda 1742. urteko “Cuaderno de Ordenanzas de Alava”-n.
Penintsulan ezaguna da Andre Mariaren Jasokundea Parrokia-elizan San Fausto Labrador ugalkortasunaren zaindariaren gorpu usteldu-gabeak etzana mantentzen da. Pertsona ospetsuek ondratu zituzten haren erlikiak, horien artean ondoko erreginak: María Isabel de Braganza, María Luisa de Parma eta Isabel II.a.
Herria
Bujanda dago Izki ibaiak eta La Parra sakanak bat egiten duten lekuan, La Muela, La Peña del Castillo eta Soila mendien artean.
Etxeak mendi-hegalean sakabanatzen dira, Andre Mariaren Jasokundea Parrokia-elizaren babespean. Elizaren parean haur-parkea kokatzen da.
Armarriak dituzten etxeetako fatxadek ematen dute iragan historikoaren berri; adibidez, Sagasti eta Arrieta y Castillo familiakoenak.